NAIZ

Gisel Rosso artista argentinarrak 7 Katu gaztetxea margoztu du

Alde Zaharreko 7 Katu gaztetxeak «aurpegi» berria dauka Gisel Rosso artista argentinarrak fatxada margoztu ondoren.

Zazpi Katu gaztetxearen fatxada berria. (7katu)
Zazpi Katu gaztetxearen fatxada berria. (7katu)

Joan den astean mural berri batekin apaindu dute 7 Katu gaztetxea. Gisel Rosso artista argentinarrak fatxada margoztu du egun gutxi batzutan.

Bilboko Alde Zaharreko gaztetxetik horrela deskribatu dute irudi berria: «Auzotik auzoarentzat iragartzen du 2007ko periodiko zati batek, eta ordutik hona emandako borroken berri ematen du gure fatxada berriak, katu koloretsu batek begiesten ditu Alde Zaharreko gazte errebelde, okupa, antifaxista eta feministak».