NAIZ

Ingenieritza eskolako ikasleen autoa, Bilboko kaleetatik

Ingenieritza eskolako ikasle taldeak egindako ibilgailuak lau sari lortu zituen Silverstoneko nazioarteko txapelketan, Britainia Handian eta Katalunian 20 hoberenen artean sailkatzea lortuz.

Ingenieritza eskolako ikasleen autoa.
Ingenieritza eskolako ikasleen autoa.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak aurten diseinatu eta eraiki duen 1 Formulako autoak bere historiako emaitzarik hoberena lortu du. Ibilgailua beste herrialde batzuetako unibertsitateetako talde askorekin lehiatu zen Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan. Lau sari lortu zituen, eta bi probatan 19. lekuan amaitu zuen.

Hau da, FSB taldeak nazioarteko lehiaketetan parte hartzen ari den hamar urteetan lortutako emaitzarik hoberenak lortu ditu.

Hori ospatzeko, saritutako autoa jende guztiaren aurrean erakutsiko dute, Bilboko kaleetatik egingo duten ibilbidean, UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen barruan antolatzen den ‘Driving Bilbao’ ekitaldiaren barruan.

Driving Bilbao, ostiralean, azaroaren 3an, hasiko da. Arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara autoa Bizkaiko Foru Aldundiko jauregiaren aurrean egongo den stand batean erakutsiko da.

Larunbatean, azaroaren 4an, 1 Formulako autoa lehen aldiz ibiliko da Bilboko kaleetatik, eguerdiko 13.00etan. Udaltzaingoak lagunduta eta ikasle batek gidatuta, automobila Bilboko Ingeniaritza Eskolatik abiatuko da, Sabino Arana kaletik Euskadi plazara, Moyua plazara eta Plaza Biribilera, Aldundiko Jauregian amaitzeko.

Azaroaren 8tik 12ra, automobila, aurten Bizkaia Aretoan egingo den Zientziaren Astean Bilboko Ingeniaritza Eskolak izango duen erakuslekuetako batean egongo da.

Horrez gain, datorren larunbatean, azaroaren 11n, eguerdiko 13.00etatik aurrera, autoa berriro ibiliko da Bilboko kaleetatik. Oraingo honetan joan-etorria Bizkaia Aretoan hasi eta amaituko da, Euskadi eta Moyua plazak, Bihotz Sakratua, Kale Nagusia eta Plaza Biribila hartuko dituen ibilbidean. Bi zirkuituetan, ibilgailua 20 minutu inguru ibiliko da, eta ondoren berriro ere erakusgai egongo da.