NAIZ

2016ko Bilboko Ospetsuak

Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido eta Begoña Rueda dira 2016ko Bilboko Ospetsuak.

Joxe Angel Iribar.
Joxe Angel Iribar.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, 2016ko Bilboko Ospetsu nortzuk aukeratu dituzten jakinarazi du Gobernu Batzordearen bileran.

Saria 2001ean hasi ziren ematen beren ibilbidean hiriaren izen ona zabaltzeagatik. 2016ko Ospetsuak ondorengoak izango dira: Jose Angel Iribar, Athleticeko atezain mitikoa; Sara Estévez, kirol kazetari eta kronista; Xabier Kintana, euskaltzaina; Jose Antonio Garrido, enpresa-ibilbide garrantzitsua egiteagatik; eta Begoña Rueda, ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideen alde borroka egiteagatik eta Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearekin egin duen lanagatik.