NAIZ

Alkateak Etxarri gaztetxearen itxieran izandako jarrera «autoritarioa» salatu du LABek

Errekaldeko Etxarri gaztetxearen itxiera salatu du Udaleko LAB sindikatuak eta «Azkunaren garaietan bezala» Juan Mari Aburto alkateak izandako jarrera kritikatu du.

Etxarri gaztetxeko sarrera. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Etxarri gaztetxeko sarrera. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

«Gazteentzako alternatiben problematikaren aurrean» Bilboko alkate Juan Mari Aburtok «elkarrizketari muzin egin eta errepresioari» heltzea salatu du Udaleko LAB sindikatuak.

Etxarri gaztetxearen itxiera «erabaki politiko» bat izan dela adierazi dute nahiz eta Udalak «espediente administratibo bat erabilita izkutatu nahi izan» duen.

Gaztetxearen erabilpena arautzeko bitartekarien bidez lortutako akordioa «lehertarazi duela» leporatu diote Bilboko alkateari eta Hirigintza eta Segurtasun zinegotziari.

Aldi berean, itxieran izandako irregulartasunak ere kritikatu dituzte «itxiera izan arren, hustutze edo desalojo bati legozkiokeen neurriak hartu baitziren: ondasunen hustutzea edo sarbidearen hormatzea.

Itxiera salatzeko elkarretaratu ziren hamarka gazteak jazartzeko martxan jarritako «dispositibo desproportzionatua» eta udaltzaingoaren «erabilpen desegokia» egitea ere salatu dute. 

Errepresioaren bidea baztertu eta elkarrizketaren alde egiteko eskatu diote Bilboko alkateari.