NAIZ

BIBA! kulturgunearen abenduko programazioa

Euskararen Egunaren harira eta gabonen bueltan ekitaldi andana antolatu diztuzte Erronda kalean dagoen BIBA! kulturgunean. Musika, antzerkia, poesia,... izango dira abenduan zehar.

BIBA! kulturgunearen egitaraua abenduan.
BIBA! kulturgunearen egitaraua abenduan.

BIBA! guneak hilabete darama zabalik Alde Zaharrean eta egitarau oparoa prestatu dute abendurako. Hasteko, ostegun honetan, 20.30etan Txalainak taldea izngo da. Errekaldeko bikote honek Hertzainak taldearen doinuak gogorarazten dituzte.

Abenduaren 2an, ostirala, Iker Lauroba eta Ane Bastidak kontzertu akustikoa eskainiko dute 20.00etan. Abenduaren 4ean berriz, bisita gidatua egingo dute igande eguerdian Bilboko alde zaharretik. Izena eman beharko da abenduaren 2a baino lehen, BIBA!ko barran.

Abenduaren 6an, asteartea, Afrika Ruge 8. festibala gongo da egun osoan zehar. Festibal honen zati bat BIBA!n burutuko da. Goizean, 11.00etatik 13.00etara umeentzako tailerrak (birziklaia, djembea, dantza afroa) zein ipuin kontalariak izango dira eta arratsaldeko 20.00etan, berriz, dantza eta musika ikuskizuna.

Abenduakaren 9an, Mikel Uraken musikari santutxuarra arituko da. Abenduaren 15ean, osteguna, Nebula Selektah izango da reggae doinuez gaua alaitzen.

Abenduaren 23an, ‘Bihotz salataria’ antzezlana, 27an Imanol Ituiño magoa eta 28an Jordi Montánez Kataluniatik etorritako kantautoreak bere hirugarren diska aurkeztuko du.

‘Baltza nazela dineure’ ikuskizuna izango da abenduaren 29an. Eako poesia egunetan Eskafandra taldeak aurkeztutako ikuskizuna. Angela Davisen testuak oinarritzat hartuta, hainbat kolaboratzaile arituko dira: Eider Rodrigez, Lorea Agirre, Anari, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Maialen Lujanbio, Ainara Lasa eta Mursego.