NAIZ

«78ko erregimenari» desobedientzia aldarrikatzeko mobilizazioa

Bilboko Ernai gazte erakundeak eta Ikasle Abertzaleak-ek manifestazioa egin dute Espainiako Konstituzioaren jai egunean «78ko erregimenari» desobedientzia aldarrikatzeko.

Manifestazioa egin dute Alde Zaharretik. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Manifestazioa egin dute Alde Zaharretik. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Espainiako Konstituzioa «78ko erregimenak» Euskal Herriarentzat ezarritako «inposizioaren eta zapalkuntzaren sinonimoa» dela salatu dute Bilboko Alde Zaharrean Ernai eta Ikasle Abertzaleak erakundeek. 

Mobilizazioan adierazi dutenez, gazte eta ikasleek Hezkuntza sisteman bereziki sufritu dituzte «eskubideen urraketak» eta horregatik «Euskal Eskola Nazionala» eraikitzeko aldarria egin dute.

Manifestazioa abiatu aurretik, Ertzaintzaren hiru furgoneta Etxebarrieta anaien plazan izan dira.

Bestalde, goizean zehar Deustun, Solokoetxen eta Gabriel Arestin herri eskolak antolatu dituzte.