NAIZ

Izotz pista Casillan urtarrilaren 15era arte

Izotz pista urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez, eta lehenengo aldiz jaiegunak ez diren ostegun, ostiral eta larunbatetan 23.00ak arte egongo da zabalik.

Izotz pista Casillan.
Izotz pista Casillan.

Casillako pabiloian aurten ere izotz pista egongo da urtarilaren 15era arte.

Astelehen, astearte, asteazken eta igandeetan 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 22.00etara egongo da irekita. Ostegun, ostiral eta larunbatetan -jaiegunetan izan ezik- 23.00ak arte luzatuko da itxiera ordua.

Ordubeteko sarrerak 4,60 euro balioko du; 3,60 14 urtetik beherakoentzat eta 2,60 Bilbao Kirolaken abonatuentzat. Eskola-umeek astegunetan 2,60 euro ordaindu beharko dute. Txirrista alokatzeak 3 euro balioko du.