NAIZ

Zorrotzako trenbidea lurpera dezatela eskatuko du Udalak

Zorrotzan gertatutako trenbideko istripuaren harira, Udalak jakinarazi du trenbide zatia lurperatzea eskatuko diola ADIF eta Gonernu espainiarrari.

Bilboko Udalak elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi izan dizkie Zorrotzan hildako emakumearen senideei eta baita ere, istripuko beste biktimari, lehenbailehen senda dadila desiatuz.

Aldi berean, Bilboko Udala, Ertzaintzak gertatutakoaren inguruan irekia duen ikerketaren azken ondorioak ezagutzeko zain dago, eta eskaera luzatuko die berriz ere ADIFi eta Gobernu espainiarrari, Bilboko Zorrotza auzoko trenbide zatia lurpera dezaten.