NAIZ

Gazte botereari buruzko eztabaida egingo dute Zirika gunean

Abenduaren 28an, Zirika guneko Herri Denda ekimenaren baitan, eztabaida antolatu dute GITE-IPESek eta Ernaik elkarlanean.

Gazteria zer den, zein zapalkuntza jasaten dituen eta gazteen boterea nola erabili izango dituzte eztabaidagai asteazkenean Bilboko Zirika gunean arratsaldeko 19.30etan.

Ernaik eta GITE/IPESek elkarlanean antolaturiko eztabaidan Gazte boterearen inguruan mintzatuko dira. Baionan, Iruñean, Tolosan eta Gasteizen ere antolatu dituzte eztabaidak. Informazio gehiago topatu.eus webgunean.