NAIZ

AP-68aren erabiltzaileentzat beste autopistentzat bezalako hobariak eskatu ditu EH Bilduk

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera bizkaitarrek gehienez 30 euro ordaindu beharko dituzte Bizkaiko autopistak erabiltzeagatik, baina AP-68 Madrilen eskumena denez hobarietatik kanpo geratu da.

EH bilduko ordezkariak Hego Uriben.
EH bilduko ordezkariak Hego Uriben.

Supersur, AP-8 edo Artxandako tuneletan ibiltzeagatik gehienez 30 euro ordaintzen dira Via-T txartelaren bidez. Hobari honetatik at geratu da AP-68 autopista Hego Uribetik igarotzen dena. Izan ere, Bizkaiko gainontzeko autopistak Foru Aldundiaren eskumena diren bitartean AP-68aren eskumena Madrilena da.

Hobarietatik kanpo geratu da AP-68 erabiltzea eta EH Bilduk gainontzeko autopistetarako jasotzen diren hobari berdinak izatea erabiltzaileek eskatu du.

Hego Uribeko udal guztietan mozioak aurkeztuko ditu EH Bilduk, Eusko Jaurlaritzak eska diezaion Estatu espainiarrari AP-68 autopistaren eskuduntza eta Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autopistaren erabiltzaile bizkaitarrei ere hobariak eskaintzeko.

Aipatu dutenez, Arabako Foru Aldundiak 2012ko ekainetik hobariak ematen dizkie arabarrei autopista hau erabiltzeagatik.