NAIZ

Aratusteetako Farolin eta Zarambolas aurkeztu dituzte

Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak diren aurtengo Farolin eta Zarambolas, Las Tea Party DJ´s eta Bilboko Plaza Nueva Plaza tabernako Jon de Miguel ostalaria, hurrenez hurren, Udaletxean aurkeztu dituzte.

Las Tea Party eta Jon de Miguel ostalaria Udaletxean Jaietako Batzordearekin. (Bilboko Udala)
Las Tea Party eta Jon de Miguel ostalaria Udaletxean Jaietako Batzordearekin. (Bilboko Udala)

Las Tea Party DJ's bikoteak eta Jon de Miguel ostalariak gaur jantzi dituzte Farolin eta Zarambolas mozorroak Bilboko Udaletxean.

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Kutsu txirenea emateko, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarri zitzaion Bilbon.

Farolin azaltzen dutenez, «esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da –ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta «Semper Plus Ultrak» (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea».

Zarambolas, aldiz, «gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diem esaldiak laburbiltzen du bere bizi-lema».

Aurtengo Aratusteetan, Farolin eta Zarambolasen epaiketa otsailaren 24ean ostirala izango da 19.30etan da Plaza Barrian. Epaiketaren ostean, Farolin eta Zarambolasen iseka etorriko da, kopla txikiak eta dantzak Santiago plazan eta geroago, Asier Bilbaoren ikuskizuna Plaza Barriko karpan.