NAIZ
BILBO

Hamarka ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak San Mameseko Ingeniaritza Eskolan

Herri Unibertsitatea desalojatzeko aginduaren aurrean, gaua San Mameseko Ingeniaritza Eskolako teilatuan pasa dute hamarka ikaslek eta goizaldean jaitsi egin dira. 203 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak.

San Mames ingurura bertaratutako ertzainetako batzuk, fakultateko teilatutik ateratako irudi batean. (@HUnibertsitatea)
San Mames ingurura bertaratutako ertzainetako batzuk, fakultateko teilatutik ateratako irudi batean. (@HUnibertsitatea)

Ikasle mugimenduak antolatutako Herri Unibertsitatea desalojo arriskuan zegoela-eta, hamarka ikasle San Mameseko Ingeniaritza Eskolako teilatura igo ziren bart.

Gauean zehar ertzain ugari bertaratu dira eta teilatura iritsi ahal izateko suhiltzaileen kamioi eskala ere eraman dute.

Azkenean, goizaldeko bostak pasata, ikasleak teilatutik jaitsi egin dira, fakultatearen inguruan babesa ematen hainbat gazte zituztela.

Protesta ekimenean parte hartu duten hamarka ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak. Berri agentziek zabaldutako datuaren arabera 203 lagun identifikatu ditu Polizia autonomikoak.