Manex Altuna

Bertso Errondaren finala Zazpi Katu gaztetxean ospatuko da ostegun honetan

‘Last bertso Round’  izenburuarekin aurkeztu dute ostegun honetan, martxoak 30, Alde Zaharreko Zazpi Katu gaztetxean ospatuko den Bertso Erronda ekimenaren finala. Aitor Servier, Kerman Diaz, Iraitz Mateo, Paule Loizaga, Irati Erkizia, Unai Mendiburu, Malen Amenabar eta Mikel Aiartzaguena izango dira finalean artiuko diren zortzi bertsolariak.

Boxeoa eta vintage ukitua duen kartela egin dute Bertso Errondaren finala iragartzeko.
Boxeoa eta vintage ukitua duen kartela egin dute Bertso Errondaren finala iragartzeko.

Otsailaren 28an abiatutako Bertso Erronda ekimenari ostegun honetan emango diote amaiera Zazpi Katu gaztetxean. 21.00etan hasiko da finala, baina 19.30etarako poteoa antolatu dute. BIBA! kulturgunetik aterako dira eta La Villa, Errondabide eta Adaxka tabernetatik igaroko dira.

Hain zuzen ere, Erronda kaleko lau taberna hauetan ospatu dira hainbat bertsozale erakarri dituzten lau kanporaketak. Orotara, 24 bertsolarik parte hartu dute Bertso Erronda ekimenean.

Aipatu bezala, Aitor Servier, Kerman Diaz, Iraitz Mateo, Paule Loizaga, Irati Erkizia, Unai Mendiburu, Malen Amenabar eta Mikel Aiartzaguena izango dira finalean artiuko diren zortzi bertsolariak.

Final alternatiboa

Osteguneko final haundiaren aurretik, final alternatibo bat ere antolatu dute Zazpi Katu gaztetxean astearte arratsalderako. 20.00etan jarri dute hitzordua eta iragartzeko egindako kartelean argi uzten dute: «epaile faxista, gai jartzaile tranpati eta txalometro izorratuen kontrako fin alternatiboa».

Igor Galarza, Iker Apraiz, Eztizen Artola, Aissa Intxausti, Aitor Zelaieta, Asier Urkiza, Garazi Navarro, Iker Uribarren, Lurdes Ondaro, Nahia Ibarzabal, Aitor Irastorza, Ander Anakabe eta Uxue Elgorriaga izango dira parte hartuko duten bertsolariak.