NAIZ

Bilborock aretoa berritu egingo da 20. urteurrenean

Udalak partaidetza eta entzute prozesu bat zabaldu du, gazteentzako programazio berria diseinatzeko eta Bilborockeko erabilera posible guztiak aprobetxatzeko. Talde eragile bat ere sortu dute kudeaketa eramateko.

Bilborock aretoa kanpokaldetik. (Bilboko Udala)
Bilborock aretoa kanpokaldetik. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak 1990ko hamarkadan erosi zuen eliza barrokoa eraikin hori gazteen ekintza kulturalak antolatzeko helburuarekin eta Bilborock aretoak 20 urte beteko ditu apirilean.

Bi hamarkadetan 1.620 kontzertutik gora, 1.350 antzerki-emanaldi eta 370 zine-proiekzio egin dira. Aldi berean, ia 5.000 jardunaldi eta ekitalditan 900.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Bilborock.

Urteurrenarekin batera, partaidetza prozesu bati ekin diote proiektua berdifinitzeko eta talde eragile bat sortu dute Bilborock-en etorkizunaren inguruko iritzia jasotzeko, eta programazioa, komunikazioa eta ekimenak alderatzeko eta lantzeko.

Talde eragile ondorengo lau pertsonek osatzen dute; Alba Vidal, Koala Rabioso (Youtuberra) Caostika (Komunikazioko erakundea, abangoardia…); Xabier del Campo (Sareen Sarea); Ana Abarrategi (Wikitoki/Tippi); Ana San Miguel (Artepilpilean); Nagore González (arte eszenikoak); Asier Quesada (bideojokoak eta Doc espazioa); eta Jagoba Ormaetxea (musika-Taom.

Lan talde honek dagoeneko ekimen ezberdinak sustatu ditu ‘Let´s Jo’, talde berriei jotzeko aukera emanez,  edo ‘Gazte Night’, gaueko aisialdiko eskaintza gazteentzat, bezalakoak.

Aurrera begira, Bilborock aretoak topaketarako espazioa izan nahi du eta horretarako, promoziorako elementu berriak iragarri ditu. Alde batetik, «Bilborock, Rocka eta Askoz gehiago» leloa bultzatzea eta ordutegia zabaltzea goizeko 2.00ak arte.