Bilbo eta Durango arteko eguneroko konexioa handituko du Bizkaibusek hilaren 25etik aurrera

Bilbo eta Durango lotzen dituzten konexioak handitu egingo ditu Bizkaibusek datorren apirilaren 25etik aurrera. Hala, goizeko 9.00etatik Durango-Bilbo norabidean eta goizeko 6.30etik Bilbo-Durango norabidean zerbitzua 20 minutuero izango da, 30 minutukoa izan beharrean.

NAIZ|BILBO|2017/04/18 17:28
Bizkaibus
Bilbo eta Durango arteko autobus zerbitzua handitu egingo da. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, apirilaren 25etik aurrera Bilbo eta Durango arteko loturen maiztasuna handiagoa izango da goizeko 9.00etatik aurrera.

Hala, goizeko 9.00etatik Durango-Bilbo norabidean eta goizeko 6.30etik Bilbo-Durango norabidean Bizkaibusen maitasuna 20 minutukoa izango da; gaur egun, 30 minutuero dabiltza autobusak.

Nolanahi ere, goizeko 7.00ak eta 9.00ak bitartean Durangotik Bilborako zerbitzuak lehen bezala jarraituko du, hau da, 15 minutuero aterako dira autobusak, eta, era berean, arratsaldean Durangorantz ateratzen direnek ere berdin jarraituko dute, lehendik ere maiztasun handiagoa baitzuten lanetik ateratzeko ordua izatean.

A3923 linea orduetan puntuetan ateratzen zen lehen, eta orain, berriz, hamar gutxitan aterako da. A3933 lineak eta erdietan ateratzen jarraituko du, baina beste zerbitzu bat gehituko du ordua eta hamarrean. Linea biak konbinaturik, 20 minutuko maiztasuna eskaintzen da hala, astelehenetik ostiralera.