NAIZ

Joseba Sarrionaindiaren lehenengo antologia elebiduna

Joseba Sarrionandia idazlearen «¿La poesía está muerta? Hilda dago poesía?» lehenengo antologia elebiduna aurkeztuko da astelehen honetan Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Liburuaren Egunaren ospakizunen barruan.

Joseba Sarrionandia
Joseba Sarrionandia

Egileak aukeratu, berrantolatu eta itzuli dituen poemen antologia da «¿La poesía está muerta? Hilda dago poesía?, eta egileak berak idatzitako hitzaurrea darama. Egungo euskal literaturaren erreferente diren egileetako baten poesiaren lehenengo itzulpena da, lehenengoa eta luzaro itxarondakoa, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Ekitaldia Jose Angel Irigarayk aurkeztuko du. Gainera, Beñat Arginzonizek eta Jose Fernandez de la Sotak Sarrionandiaren zenbait poema irakurriko dituzte. Gose taldeko Ines Osinagaren zuzeneko musika izango duen ekitaldian Eñaut Elorrietaren, Mikel Laboaren eta Ruper Ordorikaren bideoak eskainiko dira, eta Jose Julian Bakedanok egilearen bizitzari buruzko aipamena egingo du.

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta streaming bidez ere eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunean.