NAIZ

Bilbao Pride, ekainaren 22tik 25era LGTB pertsonen eskubideak aldarrikatzeko

Lau egunetan zehar Alde Zaharra, Bilbo Zaharra eta Areatzako inguruak, ekintza ludiko eta kultural askoren eszenatoki bihurtuko dira «LGBT pertsonen eskubideen aldarrikapena eta bisibilizazioa» helburu.

Aurtengoa, Bilbao Pride ekimenaren hirugarren edizioa izango da eta Ur Parade antolatzen den bigarren aldia.

Larunbat arratsaldean egingo dute Ibaizabaleko itsasadarra zeharkatuko duen Ur Parade desfilea.  Rialia Museo ingurutik aterako dira, La Canillako kalean dagoena, 18.30etan eta itsasontzi propioarekin hurbiltzeko deia egin dute.

Bilbao Pride lau egunez ospatuko da Alde Zaharra, Bilbo Zaharra eta Areatza ingurua ekintza ludiko eta kultural askorekin betez. 

Ostiralean esaterako, eszenatokia jarriko dute Areatzen eta Kate Ryan, Gala Trabesti 2017 + Barbara Kaldo, Marykoro (Ortzadar Abesbatza,) Unai Goikolea DJ eta Dubos DJ arituko dira. Larunbatean berriz, La Prohibida, Las Bistecs, Iholdi Beristain (Go!azen) eta Ibai Alonso (Harrapazank) izango dira.

Musikaz gain, beste hainbat ekitaldi izango dira: futbol partidak San Inazioko zelaian, kaleko dekorazioa, ibilbide gastronomikoak, ekintzak komertzioetan, hitzaldiak, ekitaldia La Riberako zubian, informazio guneak eta abar.

LGBT pertsonen ikusgarritasunaren eta aniztasun sozialaren aldeko jaialdi soziokultural gisa aurkezten da Bilbao Pride eta bere mezua «positiboa, inklusiboa eta pertsona guztientzat» zuzendua da. «Maitasunak beti irabazten du!», aldarrikatzen dute.