NAIZ

Spartan Race oztopo lasterketak 4.000 parte hartzaile baino gehiago bilduko ditu Artxandan

Spartan Race lasterketaren bigarren edizioa jokatuko da larunbatean, ekainaren 24an, Bilbon, 09.00etatik aurrera, eta 4.000 parte hartzaile baino gehiago izan ditu. Artxandan egongo dira irteera eta helmuga, eta ostalaritzako eta ikusleentzako eremuak izango dira bertan.

Spartan Race de 2016.
Spartan Race de 2016.

Spartan Race oztopo lasterketa ostegun honetan aurkeztu dute Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoan, eta ekitaldian izan dira Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia; Angel Sanz, Spartan Race probrako country managerra; eta Fernando San Jose, Innevento enpresako zuzendari nagusia.

Larunbatean jende asko hurbilduko dela kontuan hartuta Bilboko Udalak oinezkoen bideak nahiz garraio publikoa erabiltzea gomendatu du, bereziki Artxandako Funikularra, ohiko zerbitzuak indartuko baititu, eta Bilbobusen A7 linea (Areatza-Artxanda).

9.00etan hasiko dira lehen lasterketak eta 4.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte.

Probak egun osoa iraungo du, eta parte hartzaileak hainbat txandatan irtengo dira. Besteak beste, honako oztopo hauei aurre egin beharko diete: txarrantxak, «Monkey Bars» edo «jauzia suarekin». Gainera, beste klasiko batzuk izango dituzte, hala nola pneumatiko erraldoiak, soketatik eta hormetatik eskalatzea edo zehaztasun jaurtiketak.

Spartan Race lasterketak milioika parte hartzaile ditu mundu osoan zehar, eta bost kontinenteetan ehunka proba ditu, besteak beste, Tokion, Parisen, Milanon, Berlinen, Pekinen, New Yorken edo Los Angelesen.