NAIZ

La Salveko kuartela Bizkaiko Aldundiari bueltatzea eskatu du EH Bilduk Kongresuan

Guardia Zibilak Bilboko La Salveko kuartela Bizkaiko Aldundiari bueltatzeko eskaera egin du Oskar Matute EH Bilduko diputatuak Kongresuan. Gogora ekarri duen bezala, Bizkaiko Aldundiak egin zuen eraikina 1958an.

EH Bilduk La Salveko kuartela Bizkaiko Aldundiari bueltatzea eskatu du Madrilgo Kongresuan. Oskar Matute diputatuak gogora ekarri du egun La Salveko kuartela den eraikina Bizkaiko Aldundiak egin zuela 1958 urtean. «Horrenbestez, frankismo garaian hartutako erabaki batez ari gara hizketan», azaldu du EH Bilduko kideak.

Aldi berean, Oskar Matutek gogora ekarri du Guardia Zibilak gaur egun ia ez duela aktibitaterik Euskal Autonomi Erkidegoan. «Pentsatzekoa da eraikin horrek erabilera oso txikia izango duela», esan du Matutek.

EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, «La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio torturaturiko ehunka pertsona gogorarazten digun historiari». Ildo horretan, gogora ekarri du Eusko Jaurlatizak egindako txosten batean ehunka tortura testigantza jasota daudela eta horietariko asko La Salveko eraikinen gertatu zirela.

Joan den urtarrialean EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu zuen proposamena, baina EAJ, PSE eta PPko ordezkariek atzera bota zuten. Bilboko Udaletxean ere antzeko proposamena aurkeztu zuen EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari La Salveko eraikina berreskuratzeko pausuak eman ditzala eskatuz.