Bilboko Udal Musika Bandak emanaldia eskainiko du Utrecht-en

Bilboko Udal Musika Bandak WASBEk Herbereetako Utrecht hirian antolatutako Bandentzako Nazioarteko Konferentzian parte hartuko du uztailaren 19an. Bertan, munduko 15 bandarik onenak biltzen dira.

NAIZ|2017/07/17 13:51
Entseguak-ensayos_wasbe_2017_1_
Bilboko Musika Bandaren entsegua.

Bilboko Udal Musika Bandak, banda profesional gisa, WASBEk Bandentzako Nazioarteko Konferentzia ekitaldian parte hartzen duen lehenengo aldia izango da aurtengoa.

Kontzertua, bandako zuzendari titularra den José R. Pascual Vilaplanak zuzenduko du eta uztailaren 19an izango da, asteazkena, 20.00etan, Tivoli Vredenburgen, Herbereetako Utrecht hirian.

‘Spanish winds through the three centuries’ lelopean Bilboko Bandako musikariek estilo eta autore desberdinak erakutsiko dituzte, hiru mendetan zehar musika bandak kultura eta hezkuntza difusio gisa erabili dituzten autoreak, hain zuzen ere.

Egitaraua, Juan Cantó Francésen «Andante y Polonesa» obrarekin hasiko da eta «Una aventura de Don Quijote» lanarekin jarraituko da. Azkeneko hau Jesús Guridik idatzi zuen, historia osoko euskal autorerik garrantzitsuenetarikoa. Jarraian, Franco Ribateren «Agüero» pasodoblea, Amando Blanquer Ponsodaren (XX. mendeko espainiar autorerik garrantzitsuenetarikoa) «Caleidoscopio» entzungo dira.

Atseden txiki baten ondoren, Miguel Asins Arbóren «Ballets» interpretatuko da eta kontzertua José Miguel Fayos Jordánen «Tribal Elements» obrarekin bukatuko da, non munduko musika tribalen materialak biltzen diren, Afrikan eta Zelanda Berrian arreta berezia jarriz.

Nazioarteko konferentzia honetako parte-hartzea dela eta, Bilboko Udal Musika Bandak denboraldi honetan zehar interpretatutako hiru obra esanguratsuenez osaturiko diska bat grabatu du, besteak beste: David Jason Snowen «Guernica», Albert Guinovarten «Les mans del vent» eta Santiago Quinto Sernaren «Metamorphosis for band».