NAIZ

38 musika taldek parte hartuko dute Bilbo Hiria lehiaketan

Udalak ezagutarazi duene, Pop-Rock estiloan 24 talde izango dira, Metal estiloan 10 talde eta Elektronikan berriz, 4 taldek parte hartuko dute.

Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren kartela.
Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren kartela.

Udalak Bilbo Hiria lehiaketako 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeen izenak aurkeztu ditu. Edizio honetan izena eman zuten taldeak 486 izan dira: Pop Rock-eko 344 talde, Metal-eko 94 talde eta Elektronika estiloan 48.

Jatorriari dagokionez, EAE bandak % 21 izan dira, Estatu espainiarrekoak % 68 eta beste estatu batzuetakoak % 10.

Bilborock Aretoan irailean, urrian eta azaroan zango dira hautatutako taldeen zuzeneko emanaldiak.

Talde ez-profesionalen lanari laguntza emateaz eta zabalkundea izaten laguntzeaz gain, agertokia estatuko eta atzerriko bandekin partekatzea dira lehiaketa honen helburuak. Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da.

Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Standard, Delorean, The Sunday Drives, Zodiacs….eta beste hainbat taldek lehiaketa honetan parte hartu izan dute.

20.700 euro banatuko dira sarietan. 5000 euro Pop-Rock eta Metaleko kategorietako lehenengoentzat, 2500 euro kategoria horietako bigarrenentzat eta 1200 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Elektronika eta beste joeretako kategoriako irabazleak 2200 euro jasoko ditu eta ikusleen sari bereziaren irabazleak 1100 euroko balioa duen saria. Taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.

Informazio guztia Bilbao Gazte web-orrian kontsulta daiteke.