NAIZ

Ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzeko Udalaren kanpaina

Bilbotik mugitu ohi diren enpresa eta profesionalei ibilgailu elektriko bat probatzeko aukera eskainiko die Udalak astebete batez.

Alfonso Gil, Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia. (Bilboko Udala)
Alfonso Gil, Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia. (Bilboko Udala)

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, ibilgailu elektrikoa sustatzeko kanpaina bat aurkeztu da gaur Bilboko Udalak. Azaldu dutenez, egunero Bilbotik ibilgailu arruntak erabiltzen dituzten profesional eta enpresei zuzendua dago eta astebete batez ibilgailu elektriko bat probatzeko asmoa eskainiko diete.

Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta EEEk sustatu duten eta IBIL karga-kudeatzailearen laguntza duen kanpaina honekin ezagutzera eman nahi dira ibilgailu elektrikoen abantailak eta hirian dauden kargatzeko guneak.

Esan bezala, astebetez probatzeko aukera eskainiko da eta denbora tarte horretan, aparkaleku plaza bat ere izango dute udal-aparkaleku batean (Azkuna Zentroa, Zabalgunea, Unamuno edo Zabalburu), eta kargatzeko gune bat egongo da bertan.

Kanpaina honetan, kontzesionario hauek hartuko dute parte: Nissan Lejarza, GAURSA Autoak (Renault), Volkswagen Leioawagen/Auvol, Peugeot Lejauto, Hyundai Hyunbisa, KIA Masmotor eta Urkiola Motor (Citroen).

Proba errealerako, % 100ean elektrikoak diren turismo-automobilak eta furgonetak jarriko dira enpresen eskura; hauek dira ibilgailuen modeloak: Nissan Leaf, Nissan eNV200, Renault Zoe, Renault Kangoo, Volkswagen eUP!, Citroen Partner, Hyundai IONIQ, Kia Soul, Citroen C-Zero eta Citroen Berlingo.

Ekimen hau gaur jarri da martxan, eta urte honen amaierara arte iraungo du.