NAIZ

Zinemakumeak gara! jaialdia, urriaren 16tik 23ra

Izu eta fantasiazko zinema dira urriaren 16tik 23ra egingo den zikloaren gai nagusia, emakumeek zinemagintzan egindako lana ikusgai bihurtu eta balioa emateko asmoarekin.

Zinemakumeak gara! jaialdiaren aurkezpena. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Zinemakumeak gara! jaialdiaren aurkezpena. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Gaur goizean, Bilboko BBK Salan, emakumeek zuzendutako zinemaren Zinemakumeak gara! jaialdiaren XXII. edizioa aurkeztu dute.

Aurtengo edizioan nazioarteko 16 ekoizpen, emakume zinemagile handiek zuzenduak, batuko ditu jaialdiak, horien artean nabarmenduz Kathryn Bigelow estatubatuarra –zuzendari onenaren Oscar saria orain arte irabazi duen emakume bakarra–, edo Ana Asensio antzezle, zuzendari eta gidoilari madrildarra, Most Beautiful Island bere film luzea -South By Southwest estatubatuar jaialdian film onenaren saria irabazitakoa.

Zinemakumeak gara! jaialdiak Bilboko Udalaren, BBK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango du eta BBK Salak kultura eta artea sustatzeko urtean zehar antolatzen dituen jardueren egitarauan sartzen da.

Gainera, Bilborock-en eta Azkuna Zentroan jarduera gehigarriak egingo dira jaialdiak irauten duen bitartean.

Hogeita bigarren edizio honetan, Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizleari omenaldia egingo zaio, eta «Simone de Beauvoir» saria emango diote. Aurretik Ángeles González-Sinde, Maite Ruiz de Austri, Icíar Bollaín eta Nuria Vidal bezain emakume garrantzitsuek jaso duten saria.

Campos-ek fikziozko film luzeak idatzi ditu: La próxima piel edo Los pasos dobles, Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian; baita film luze dokumentalak ere: La noche que no acaba, El cuaderno de barro eta Game Over, 2016ko Dokumental Onenaren Gaudi saria jasotakoa. Film laburrak eta bideo-instalazioak ere egin ditu.