NAIZ

Otxoteen topaketak Zabala auzoan

Larunbatean, irailak 30, hiru otxote eta txistulari talde bat Zabala auzoko kaleetan arituko dira kantuan.

Otxoteen topaketak.
Otxoteen topaketak.

Zabala auzoan Otxoteen Topaketaren bosgarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, irailak 30. Ekimen hau, Bilboko Udalak auzoa dinamizatzeko Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako Udal Bulegoaren bidez eta Zabala Berri Auzokoen Elkartearen eta Lur Maitea otxotearen laguntzaz bultzatzen dituen jardueretako bat da.

Aurreko edizioetan bezala, Zabalako Otxoteen V. Topaketaren helburua da «auzo bilbotar peto-peto» honen abesbatzen tradizioa berreskuratzea, duela urte batzuk arte inguruko ostalaritzako establezimenduetan biltzeko ohitura baitzegoen, abesti herrikoiak abesteko.

Horretarako, otxoteek kalejira bat egingo dute larunbat eguerdian Zabalako kaleetan zehar. Baina eguna lehen orduan hasiko da, txistulari talde batek diana jotzen duenean.

Berritasunak

Zabalako Otxoteen V. Topaketa honetako berritasun nagusietako bat Estatuko otxote baten parte-hartzea da, Segoviako Tutto Voce otxotearena, alegia. Era berean, lehen aldiz, aurtengo edizioan parte hartuko duen otxote batek, Lur Maiteak alegia, soprano baten laguntza izango du errepertorioko zenbait doinu interpretatzeko orduan.

Aurtengo hirugarren otxotea Alai Taldea da, Bergaran duela 36 urte sortutakoa, urteetan Euskal Herriko kultura musikalean garrantzi handia izan duen taldeen eredua gordetzen laguntzeko asmoz. Otxoteak zortzi pertsonako taldeak dira, ahotsaren tonu desberdinetan banatuta. Tradizio hori 1930eko hamarkadakoa da, Euskal Herri osoko ostalaritzako establezimenduetan zabaldu zenean, bertan biltzen baitziren abesteko eta jaiak eta ospakizunak alaitzeko.