NAIZ

Euskal kulturaren memoria historikoa aztergai

Urriaren 18an eta 19an «Euskal Kulturaren Memoria Historikoa» jardunaldiak ospatuko dira. Bilbao 700 Fundazioak antolatu du, Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean, eta azken honen egoitzan burutuko da mintegia.

Atutxa, Aburto eta Ariztondo aurkezpenean. (Bilboko Udala)
Atutxa, Aburto eta Ariztondo aurkezpenean. (Bilboko Udala)

Aurkezpen ekitaldian Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria den Miren Josune Ariztondok eta Sabino Arana Fundazioko presidentea den Juan Mari Atutxak parte hartu dute.

Jardunaldietako hizlariak urriaren 18an Igone Etxebarria, Labayru Fundazioko zuzendariordea; Alberto López Echevarrieta, kazetaria; eta Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari-ohia izango dira.

Urriaren 19an ondokoak izango dira hizlariak: Mercedes Albaina, Musikan goi-mailako tituludun, Aisialdi eta Giza Garapenean doktore eta Psikologian lizentziatua; eta Joseba Lopezortega, historialari eta Suministros de Imageneko zuzendaria; eta Josu Chueca, UPV-EHUtik Historia Garaikidean doktorea.

Mintegian euskal kulturaz hitz egin eta eztabaidatuko dute, hain zuzen ere, XX. mendearen hasierako aldiaz. Nabarmendu dutenez, «garai oparoa izan zen baina bertan behera geratu zen garapena 1936-1939ko Gerra Zibilagatik. Gerraren ondorioak latzak izan ziren euskal artearen unibertsoan».