NAIZ

‘Bilbao Black Experience’, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan

Abenduaren 14tik 17ra ‘Bilbao Black Experience’ jaialdia ospatuko da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Musika beltzaren zaleen eta profesionalen arteko topaketaren bigarren edizioa da eta auzo horietako kaleak erritmoz gainezka jartzea du helburu.

Bilbao Black Experience.
Bilbao Black Experience.

‘Bilbao Black Experience’ jaialdiaren bigarren edizioa abenduaren 14ean hasiko da modu ofizialean ‘Coffy’ filmaren emankizunarekin, San Frantziskoko Udaltegian, 19.00etan. Jack Hill da filma zuzendu zuena 1973an. Filmaren protagonista Pam Grier da, zeinek urte batzuk geroago Jackie Brown interpretatuko baitzuen Quentin Tarantinok zuzendutako izen bereko filmean.

Bilborock aretoan, 20.30etan, Shirley Davis & The Silverbacks-en kontzertua izango da. Europako Soularen Divatzat hartua, Shirley Davis Londresen jaio eta gaur egun Madrilen bizi den kantaria da.

Kremlin Aretoan, 00.00etan hasita, BOOPERS DJn saioa izango da.

Abenduaren 15ean San Frantsizkoko Udaltegian Blaxploitation generoko funtsezko filma emango da, Larry Cohen-en ‘El Padrino Negro’, Rod Perry protagonista dela – S.W.A.T. telesaioko kideetako bat.

Bilborock aretoan egingo da edizio honetako kontzertu solidarioa, 20.30etan hain zuzen ere, Ogun Afrobeat-en eskutik, Estatuko aurreneko banda afrobeat-a, Yoruba kulturakoa. Akim Dimeji Osnas da liderra, Afrikako bateria-jotzailerik onenetakoa bera, eta atal erritmikoa sendoetan eta haizezkoetan oinarritzen dira.

Kremlin aretoan, DJ-ak izango dira Soulclap (Ome Funk + Lourens Lefreak).

Bestalde, abenduaren 16an, kaleek hartuko dute protagonismoa. Mariaren Bihotza plazan Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkarteek antolatu ohi duten azokarekin batera Black Experience Binilozko Azokatxoa egingo da eta 12.00etatik aurrera Amsterdam-eko Dj taldeak girotuko du.

13.00etatik aurrera, BraZZtet MV Brass Band –Gasteizko banda- arituko da auzoak girotuz ‘Jazz & Fusion Musik’ ikuskizunarekin.

Aldi berean, BC Roller Dance patinen gaineko disko dantzako talde kataluniarra arituko da.

Arratsaldez, eta «Gau Irekia» programaren barruan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako programatutako jarduerekin bat eginez, San Rafael Goiaingeruaren elizan kantu espiritualak Gospel Bilbaoren eskutik izango dira 19.00etan, eta Bilboko Berreginen Museoan, Soula Alain Conception & Soul Men-en eskutik, 20.00etatik aurrera.

Gaua amaitzeko Hostel BCool Bilbaon Los Detractors hirukotearen emanaldia izango da 22.00etan.

Abenduaren 17an jaialdia Bilbo Zaharretik, San Frantziskotik eta Zabalatik kanpo aterako da jarduera osagarri bi eskaintzeko inguruan: Portugaleteko Gran Hotel Puente Colgante hotelean, 12.00etatik aurrera Bilbao Black Experience meets Vinilo Superssesions (La Nobleza DJ´s + Friends) eta Itsas Museoko 9. nabean Motown in Botxotown. Supersonic Syndicate, 13.30etan.