NAIZ

‘Shopping eguna’ antolatu dute larunbatean Bilboko merkatariek

Bilbao Centro, Zazpi Kaleak eta Deustu Bizirik merkatarien elkarteek eta ostalaritzako lokalek hartuko dute parte larunbaterako antolaturiko ekimenetan. Deskontuak, opariak, promozioak, gastronomia eta zuzeneko musika izango dira.

Shopping egunaren aurkezpena. (Bilboko Udala)
Shopping egunaren aurkezpena. (Bilboko Udala)

Deskontuak, opariak eta promozioak eskainiko dituzte, beste proposamen batzuen artean, eta Bilboko kaleetan zuzeneko musika-emanaldiak, kalejirak, erakusketak eta beste jarduera batzuk egingo dira ‘Shopping eguna’-ren VI. edizioan.

Bilbao Centro Elkarteko 140 denda baino gehiagotan % 10eko deskontua izango da elkarteko txartela erabiltzen bada larunbateko erosketak egiteko; beste 50 inguruk zenbait promozio egingo dituzte, denden kanpoko aldean eta barruko aldean.

Outletak, udaberriko proposamenen aurkezpenak, zuzeneko musika-emanaldiak eta umeentzako jarduerak izango dira Bilboko erdialdeko kaleetan Shopping Eguna ospatzeko.

Zazpi Kaleeetan berriz, zuzeneko musika-emanaldiak izango dira Mitxel Labegerie kalean, Zamudioko Atea kalean, Dorre kalean, Iturribide kalean, Santiago plazan, Unamuno plazan eta Erribera Merkatuan. Ostalaritzako lokalek egun horretarako diseinatutako menuak emango dituzte, plater konbinatuak, dastaketak, pintxo-poteak, udaberriko pintxoak, katak eta produktuen zozketak.

Deustun, eta auzoko jaiekin egokituta, kalejirek eta erraldoiek animatuko dituzte merkataritzako kale nagusiak goizez eta arratsaldez. Dendek erosketa-txartelak zozkatuko dituzte eta beste promozio batzuk eskainiko dituzte. Done Petri plazan, gainera, artisauen produktuen azoka, euskal dantzak eta herri kirolak egingo dira.