"Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen" dokumentala ikusgai dago jada

Aurreko asteartean, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak “Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen” dokumentalaren aurkezpena egin zuten Bilboko Arriaga Antzokian. Dokumentala Bilboko Konpartsek zuzendu eta ekoitzi dute eta Aste Nagusiaren hastapenak jasotzen ditu.

Audio_placeholder

"Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen" dokumentala ikusgai dago jada

Loading player...
Aste nagusia
Aste nagusia

Dokumentalaren kredituetan jasotzen denez, “gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Aste Nagusirik. Garai horietan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen Bilbo abuztuan.Frankoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzen, baita jai esparruetan ere. Baina 1978an zerbait gertatu zen. Bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe ekin zioten, erditzeek ezin baitute itxaron”. Mercè Cortina-Oriol eta Fernando García Regidor konpartsakideek zuzendute dokumentala. Guk, Fernandorekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.