NAIZ

Hor Dago Abante konpartsak 25 urte bete dituela ospatzeko festa

Hika Ateneoan antolatu dute urteurren jaia larunbat honetan.

Hor Dago Abante konpartsaren txosna. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Hor Dago Abante konpartsaren txosna. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Jaiak euskaraz bizi eta gozatzeko sortu zen Hor Dago Abante konpartsa eta 25 urte bete dituela ospatzeko urteurren festa egingo dute larunbatean.

Hika Ateneoan egingo dute jaia arratsaldeko 19.00etatik aurrera eta Bilboko euskaldun guztiei joateko gonbidapena luzatu diete.