NAIZ

5 miloi euroko inbertsioak kaleak eta plazak berriztatzeko

Bilboko Udalak azaldu duenaren arabera, bost milioi euro baino gehiago inbertituko ditu zazpi kale eta plaza bat berriztatzeko Auzokide Planaren barruan.

Bilboko Udala.
Bilboko Udala.

Udazken honetan eta 2017ko udara arte, besteak beste, Uzturre plaza, Zabalbide, Miribilla, Julio Urkixo, Ramon y Cajal, Blas de Otero, Aratazuriña eta San Mames zumarkalea berriztuko ditu Udalak.

Oharrean azaltzen dutenez, kaleak guztiz berriztuko dituzte, argia eta irisgarritasuna hobetuko dute, oinezkoentzako espazioa irabaziko da eta bilbotarron bizitza-kalitaterako onuragarriak izango diren bestelako jarduerak ere egingo dituzte.

Aldi berean, azaroan martxan jarritako Auzoetako Ekintza Planaren bidez 11 auzotan 60 hobekuntza egingo direla 3 milioi euroko kostuarekin ziurtatu du Udalak.