NAIZ

Benita Asas irakasle eta sufragistaren omenezko kalea

San Inazioko Agirre Lehendakariaren etorbidea eta Larrakotorre kalea lotzen dituen kalea Benita Asas kalea deituko da gaurtik aurrera eta Eusebio García Alonso izena kenduko da, Memoria Historikoaren Legea betetzeko.

Benita Asas kalearen inaugurazio ekitaldia. (Bilboko Udala)
Benita Asas kalearen inaugurazio ekitaldia. (Bilboko Udala)

Juan Marti Aburto Bilboko alkateak, zinegotziekin eta Benita Asas Manterola pedagogo eta sufragista donostiarraren senideekin batera Benita Asas kalea inauguratu du gaur San Inazion.

Benita Asas Manterolak andrazkoen eskubideen defentsarekin zeukan konpromisoa azpimarratu du Alkateak: «Benita Asas andreak Bilboko oroimen kolektiboan egotea merezi du, bere konpromisoagatik eta akatsik gabeko ibilbideagatik. Benita Asas donostiarra aitzindaria izan zen, eta gerraren ostean diktaduraren ostrazismo ankerra sufritu zuen. Bilbon hil zen, eta Bilborekin lotuta egon zen gaztetatik, berton hasi baitzuen irakasle eta pedagogo ibilbidea».

Juan Mari Aburtok azpimarratu du «garrantzitsua dela andrazkoen izenak uriko kale izendegian sartzea».