NAIZ

Jens Lekman, WhoMadeWho eta The Parrots BBK liven izango dira

Hiru talde gehiago gehituko dira dagoeneko itxita dagoen Bilbao BBK Live jaialdiaren kartelera: Jens Lekman, WhoMadeWho eta The Parrots. Jaialdia uztailaren 6an, 7an eta 8an ospatuko da Kobetamendin.

BBK Live 2017 kartela.
BBK Live 2017 kartela.

Depeche Mode, The Killers eta beste hainbat talderekin batera, hiru izen berri ezagutarazi ditu gaur BBK Live jaialdiak.

Jens Lekman duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen single batzuk autoeditatzen, eta handik gutxira, sariak pilatzen hasi zen Suedia jaioterrian eta mundu osoko indie alorrean ospatutako lehenengo albumarekin. Jens Lekman musikariaren pop barrokoa mirari gisa irudikatu zuten Belle And Sebastian eta Magnetic Fields-en zaleek, eta Bilbora iritsiko da laugarren diskorekin, karrerako positiboena eta dantzagarriena.

Danimarkan sortu zen 2003. urtean, eta WhoMadeWho hirukotearen ezaugarri nagusia da askotariko influentziak biltzen dituztela, hala nola sixtie, stoner rock, post-punk eta elektronika. Bost disko kaleratu dituzte, eta hainbat maxi abangoardiako zigiluekin: Gomma eta Kompakt, besteak beste. Izenen zerrenda zorabiagarri batera lotu dira, eta horien artean daude Hot Chip, Digitalism, Rapture, Peaches edo Chicks On Speed.

The Parrots taldeak garage-rock estiloa bilatzen du, eta Madrilgo agertoki berrian sortu ziren. Duela pare bat urte gailendu ziren Hinds-i lotuta, eta 2016. urtearen amaieran nazioarteko proiekzioa baieztatu zuten estreinaldiko LPa merkaturatuz Heavenly zigiluan (Manic Street Preachers, Temples, Saint Etienne…).