NAIZ

2018ko aratusteak iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak

‘Salta, salta, salta’, ‘Carnavalismo’, ‘Bilbao se disfraza’, ‘Cuidado por donde pisas’, ‘Bilbaocarnaval’ eta ‘Una sardina muy atlética’ izenburuak dituzten sei kartelak aukeratu dituzte finalista Bilboko 2018ko Aratusteetako lehiaketan.

Aratusteak iragartzeko aukeratutako sei kartelak.
Aratusteak iragartzeko aukeratutako sei kartelak.

Aurkeztutako 47 kartelen artean aukeratu dituzte sei finalistak. Lanak ez dira Bilbotik bakarrik heldu, baita Guipuzkoatik, Nafarroatik, Castellotik, Bartzelonatik, Asturiasetik, Leonetik, Andaluzetik edo Madriletik ere, baina, ohi bezala, gehienak Bilbokoak izan dira.

Kontuan hartu dituzte kartelaren kalitate teknikoa, originaltasuna edo emaitza sortzailea. Hauek dira epaimahaia osatu dutenak: Itziar Urtasun, Jaietako Batzordeko burua eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Izaskun Guarrotxena zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara diseinatzaile eta Eva Martinez, Triángulo Publicidad agentziako aholkularia.

2018ko Aratusteetako irudi irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko da; herritarren bozketak (% 75eko balioa izango du) izango du pisurik handiena. Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa. Botoa emateko agiriren bat erakutsi beharko dute: NAN, gidabaimena edo antzekoa. Bozketa presentziala (% 25), Euskal Museoan, han egongo baitira erakusgai kartel finalistak irabazlea aukeratu arte.

Urtarrilaren 15etik 20ra bitartean hartu ahal izango da parte – urtarrilaren 16an izan ezik, egun horretan Euskal Museoak asteroko atseden eguna baitu.

Aldi berean, bozkatzeko aukera izango da Bilboko Udalaren webgunearen eta zenbait hedabideren bidez egindako herritarren bozketa (% 50). Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.