NAIZ

Rozalen, Hombres G, Go!azen eta DJ Valdiren kontzertuak Bilboko jaietako egitarauan

Bilboko Udalak Aste Nagusiko egitarauaren barruan antolaturiko kontzertu berriak ezagutzera eman ditu. Rozalen, Hombres G, ‘El Hormiguero’ telebista programako DJ Valdi eta umeei zuzendutako Go!azen ikuskizuna iragarri ditu.

Rozalén
Rozalén

Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusiko kartela osatzen duten kontzertuak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Rozalen, Hombres G, Go!azen, BOS eta Ute Lumper, eta Adi Bilbao, Megastar eta DJ Valdi arituko joan den astean iragarritako Gatibu, David De María, Bilboko Udal Banda eta Doctor Deseo, La Pegatina, Santiago Auseron eta Sexy Sadie, Skakeitan eta Vendetta, Maxima FM eta Sebastian Yatrarekin batera.

Rozalen Abandoibarrako eszenatokian arituko da abuztuaren 20an, astelehena, eta Madrileko Hombres G pop-rock taldea hurrengo egunean, hilak 21. Jazza Ute Lemper alemaniarraren eskutik etorriko da. Hain zuzen ere, abuztuaren 23an Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin emango du kontzertua. Abandoibarra gazteen topalekua izango da abuztuaren 25ean; Goa!zen telebistako telesaileko aktore eta kantariek euskal pop-rockaren abestirik ospetsuenen bertsioak eskainiko dituzte. Europa parkean berriz, Adi Bilbao ikuskizunak bat egingo du techno-house eta musika elektronikoarekin Megastar FMrekin eta ‘El Hormiguero’ telebista programako DJ Valdirekin , abuztuaren 24an.

KONTZERTUEN AGENDA

-Abuztuak 18, larunbata

Gatibu (Abandoibarra)

-Abuztuak 19, igandea

Udal Banda + Doctor Deseo (Abandoibarra)

-Abuztuak 20, astelehena

Rozalen (Abandoibarra)

-Abuztuak 21, asteartea

Hombres G (Abandoibarra)

-Abuztuak 22, asteazkena

BOS + Ute Lemper (Abandoibarra)

Skakeitan + Vendetta (Europa parkea)

-Abuztuak 23, osteguna

La Pegatina (Abandoibarra)

Maxima FM (Europa parkea)

-Abuztuak 24, ostirala

Santiago Auseron + Sexy Sadie (Abandoibarra)

Adi Bilbao + Megastar + Dj Valdi (Europa parkea)

-Abuztuak 25, larunbata

Go!azen (Abandoibarran 18.00etan)

David DeMaría (Abandoibarra) )

Sebastian Yatra (Europa parkea)