NAIZ

Deustuko Erriberan hutsik dauden industria eraikin bi eraisten hasi dira

Deustuko Erribera 7an hutsik dauden insdustria eraikin biren eraisketari ekin dio Dexber enpresak Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak esleituta.

Deustuko Erriberan bota berri dituzten eraikinak.
Deustuko Erriberan bota berri dituzten eraikinak.

Komunikabideetara igorritako ohar batean azaldu dutenez, etorkizuneko irlaren hegoaldeko muturrean hasi dira eraikinak eraisten. Print Abet Laminati enpresa eta bere ondoan dagoen pabilioi bat dira bota dituztenak eta 1.468 m2 lurzoru liberatzea ekarriko du.

Eraisketak 28.350 euroko aurrekontua dauka eta lau aste inguru iraungo dute lanek.