NAIZ

Izaro apirilean izango da BIBA! kulturgunean

Apirileko programazioa aurkeztu du BIBA!-k. Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga, Korrika festa eta Etxauzia, nafartarren etxearen aurkezpena izango dira, hilabete hontako beste ekitaldi esanguratsuenak.

Izaro
Izaro

Apirilean ere ekitaldi interesgarriak antolatu dituzte Errondako kaleko BIBA! kulturgunean, Aste Santuko oporrka direla-eta ekimen gutxiago izango diren arren.

Apirilaren 1ean, Izaro kantaria izango da 19.00etan eta 6ean Korrika festa antolatu dute.

Apirilaren 20ean, osteguna, Nafartarren Etxea proiektuaren aurkezpena eta diru bilketa egiteko Baigorriko lagunak eta Aire Ahizpen kantaldia izanog dira. Apirilaren 21ean kontzertu akustikoa eskainiko dute Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxagak.