NAIZ

Bilbo Hiria 30. Pop Rock lehiaketako kontzertuak ostegunean hasiko dira

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren edizio berriko kontzertuak ostegunean hasiko dira, irailaren 13an, Bilborock aretoan, Pop Rock kategoriako Wizard (Estatu frantsesa), Fru Katinka (Valentzia), Yawners (Madril) eta Giante (Araba) taldeekin. Irailaren 14an, Metal ataleko Saltimbankya (Bartzelona), Perpetual Night (Granada), Next Step (Madril) eta Mise en Abyme (Gipuzkoa) taldeak ariko dira.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aurten 30 urte bete dituen lehiaketak 32 talde izango ditu lehian: 16 talde Pop Rock modalitatean eta zortzina Metal eta Urban kategorietan. Musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionalak aukeratu ditu taldeak.

Horrela, Pop Rock kategorian ariko dira Destino 48 (Asturias), Los Invaders (Valentzia), Fru Katinka (Valentzia), Hyedra (Gipuzkoa), Killerkume (Bizkaia), Kings of the Beach (Pontevedra), Lady Banana (Zaragoza), Laverge (Valentzia), Mama Killa (Frantzia), Yo, Gerard (Bizkaia), Poolshake (Murtzia), Purple Vellocet (Bizkaia), Rym (Granada), Giante (Araba), Wizard (Estatu frantsesa) eta Yawners (Madril).

Metal modalitateari dagokionez, Saltimbankya (Bartzelona), Perpetual Night (Granada), Next Step (Madril), Manipulation (Polonia), Physis (Sevilla), Trallery (Balear Uharteak), Incursed (Bizkaia) eta Mise en Abyme (Gipuzkoa) ariko dira, eta Urban kategorian, Beatlove (Sevilla), Boyanka Kostova (A Coruña), El Prince (Valentzia), Esteban & Manuel (A Coruña), Kvalvika (Gipuzkoa), Shintoma (Bizkaia), Ttun Ttun Brigade (Euskal Herria) eta VVV (Trippin' you) (Madril).

Kontzertuak urriaren 20ra bitartean egingo dira, Bilborock aretoan. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak emandako botoez gain, ikus-entzuleen botoa ere kontuan hartuko da, eta bozen %15 izango da. Bozketan parte hartzen dutenak 2019ko BBK Live jaialdirako hamar bonu eta 2019ko Resurrection Fest jaialdirako hiru bonuren zozketan sartuko dira.

Sarietan 22.900 euro banatuko dira: 12.000 euro kategoria bakoitzeko irabazleentzat, 6.000 euro bigarren sailkatuentzat eta 3.900 euro hirugarrenentzat. Epaimahaiaren sari berezia emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari onenari (1.000 euro). Era berean, taldeak nongoak diren kontuan hartuta, ordainsari ekonomikoa izango dute bidaien gastuetarako.