Barry Manley irlandarraren euskarazko umorezko bakarrizketa Bilborock aretoan

Barry Manley irlandarrak euskarazko bakarrizketa eskainiko du igande honetan Bilborock aretoan umorezko Ja! Bilbo jaialdiaren baitan. ‘From Cork to Kortezubi’ da ikuskizunaren izenburua, arratsaldeko 19.00etan izango da, sarrera librea izango da.

NAIZ|04/10/2018 10:59
Barry-manley-ja-bilbao
Barry Manley. (www.jabilbao.com)

«Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo eta gero, saiatuko naiz nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoekin, eta nola ez, umorearekin», laburbiltzen du Manleyk eskainiko duen bakarrizketa

Barry Manley irlandarraren hurrengo bakarrizketa Bilbon izango da igande honetan, urriak 7. Bilborock aretoan eskainiko du ikuskizuna, Ja! Bilbo jaialdiaren baitan eta egitarauaren barruan programaturiko «euskaldun bakarra» izango dela nabarmentzen du.

«From Cork to Kortezubi...» da bakarrizketaren izenburua eta Ja! Bilbao festibalaren webgunean honela azaltzen du Manleyk eskainiko duen bakarrizketa: «Duela urte batzuk, euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean, jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barre egiten! Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori?»

«Hitzaldi honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo eta gero, saiatuko naiz nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoekin, eta nola ez, umorearekin», gaineratzen du Manleyk.

Aukera aproposa igande atsaldea umorearekin bizitzeko. Sarrera librea izango da Bilborock aretoan, hitzordua arratsaldeko 19.00etan.

NOTICIAS RELACIONADAS