NAIZ

Nazioarteko boluntario-lanei buruzko erakusketa Bilboko Metroan

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteak nazioarteko boluntario-lanaren berri ematen du Metro Bilbaoko geltokietan argazki-erakusketa baten bidez. Erakusketa Basauri geltokian inauguratu da eta datorren urtean Zazpikaleak, Sestao, Portugalete, Abando eta Indautxura eroango da.

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko kideak. (METRO BILBAO).
Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko kideak. (METRO BILBAO).

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe irabazi asmorik gabeko elkartasun-elkartea da, eta Euskadiko trenbide-alorreko boluntarioak biltzen ditu. Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea enpresetako langileak dira, beren denbora eta jakintza teknikoa doan eman eta bidaiaren Elkartearekin erdibana ordaintzen dute.

Erakusketak bederatzi argazki-panel ditu, nazioarteko elkartasun-proiektu boluntarioen berri emateko, eta agerian uzten du elkartasunak ez duela mugarik eta justizia soziala indartzen duela.

Hamabi urteko jardueran 312 boluntariok hartu dute parte, lau ardatzen inguruan garatutako hainbat proiektutan lagunduz:

Bakelekuak: udalekuak, 136 haur saharar etorri dira jada. Udaleku horiek Elkarteak antolatu eta kudeatu ditu Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea enpresetako langileekin eta inguruko boluntarioekin.

Elkartasun-karabanak: laguntza humanitarioa eroan dute saharar errefuxiatuen kanpalekuetara, hamabi aldiz, boluntarioek gidatutako karabanetan.

Sahara Maratoia: elkartasun-maratoia errefuxiatuen kanpalekuetatik. Metro Bilbaoko, Euskotreneko eta Euskal Trenbide Sareako langileek parte hartzen dute. Korrika egin eta, gainera, botika-kargamentua eroaten dute beti.

Boluntario-lan teknikoko nazioarteko proiektuak dira, non Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sareako langileek beren lanerako jakintza eta gaitasuna eskaintzen baitute nazioarteko hainbat lankidetza-proiektuetan.Atal honetan Mozambike, Nepal eta Ugandara joan dira eta egun segitzen dute Nepal eta Ugandako proiektuetan.Nagusiki lanbide-heziketako institutuetan ikasten ari diren gazteen irakaskuntzan aritu dira, baita eskulangintzan etorkizuna jorratzen ari diren emakumeak trebatu eta ahalduntzen ere. Era berean, eraitsitako egiturak berregiten ere lagundu dute (eskolak, errotak…), tokiko komunitateen geroa bermatzeko funtsezkoak zirelako.