NAIZ

Udal Txistulari Banda, Ahotsak abesbatza eta Toti Martinez de Lezearekin Gabonetako kontzertuan

Abenduaren 19an, asteazkena, Euskalduna jauregian ospatuko du Bilboko Udal Txistulari Bandak gabonetako kontzertua Ahotsak abesbatza eta Tori Martinez de Lezearekin batera. Arratsaldeko 19.30etan hasiko da ikuskizuna.

Bilboko Udal Txistulari Bandak urteko kontzerturik berezienetako bat eskainiko du astezkenean abenduak 19, Euskalduna Jauregiko A1 aretoan, jada ohikoa den Gabonetako kontzertua alegia.

Aurten ere, euskal musika erroturik onena eskainiko da txistuarekin batera. Arratsaldeko 19.30etatik aurrera, Bandak, 2018 urteari agur esango dio Ahotsak Abesbatzarekin batera eta Toti Martínez de Lezearen laguntzaz.

Idazle, gidoilari, itzultzaile eta antzezlea… Totik, euskal ipuinak, kondairak eta tradizioaren bidez, kontzertua gidatuko du. Elkarrekin Gabonetako programa berezi batekin agurtuko dute urtea.

Eguberriko “Horra Mari Domingi”, “Zatozte kristauak”, “Din, Dan, Don” eta “Olentzero”, doinuez gain, bestelakoak ere entzuteko aukera izango baita, besteak beste: Marin Maraisen “Suite” Xabier Otaolearen moldaketekin, Josu Elberdinen “Jubilate Deo”, Gabriel Olaizolaren “Haurtxo seaskan” eta Eva Ugalderen “Kixmi”, obra gehienak Josu Elberdin moldatutakoak.

Sarrerak bi eurokoak izango dira eta aurreko kontzertuak ez bezala, emanaldi hau Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan izango da.

Bestalde, 2019ko denboraldia, Suakai taldearen “Sustraiak” izeneko ikuskizunarekin hasiko da, urtarrilaren 9an.