NAIZ

Artxandako futbol zelaiko instalazio berriak prest daude

Artxandako udal futbol zelaiko instalazio berriak inauguratu ditu Bilboko Udalak. Eraikin berriak, hiru aldagela ditu eta ikasgela bat izatea da berritasun nagusia. Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, 260.000 euro baino gehiago gastatu dituzte eraikin berri honetan.

Artxandako udal futbol-zelaiko instalazio berrien inauguraketa.
Artxandako udal futbol-zelaiko instalazio berrien inauguraketa.

Bilboko Udalak Artxandako futbol zelaiko instalazio berriak inauguratu ditu. eraikin berriak hiru aldagela ditu, bakoitzak bere komunarekin. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako beste komun bat ere dago. Horrez gain, jokalariek ikasgela moduan erabili dezaketen gela bat ere badago, entrenamenduen eta partiden aurretik, ostean edo bitartean.

Aburto alkatearekin batera Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia izan dira inaugurazio ekitaldian, eta Gotzone Zaldunbide ere bai, Herritarrentzako Arreta, Parte hartze eta Barrutien Saileko zinegotzia, eta, haiekin batera, Udal Korporazioko beste kide batzuk ere bai. Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu egin du instalazio berrien «kalitatea», «haien bidez hobetu egiten baita Bilboko udal ekipamenduen sarea», adierazi du.

Eraikin honen berrikuntzarik handiena, altzairuz hornitutako 30 metro karratuko areto bat da. Jokalariek eta entrenatzaileek ikasgela moduan baliatu ahal izango dute entrenamenduen aurretik nahiz ostean. Bertan 19 lagun sartzen dira.

Artxanda da ikasgela bat daukan Bilboko lehen futbol zelaia, eta Juan Mari Aburtok adierazi du «berrikuntza handia dela, zeren eta kirola eta ikasleen bestelako ardurak uztartzeko aukera ematen baitugu honela». «Saiatzen gara guztiek eduki dezaten kirola eginez jolasteko aukera, eguneroko betebeharrak ahaztu gabe eta haiek betetzeko modua emanez», amaitu du esanez alkateak. Gainera, gune horrek balio izango du klubetako zuzendaritzen edo teknikarien bilerak egiteko eta entrenatzaileak prestatzeko ikastaroak egiteko.

Eraikinak 140 metro karratu dauzka guztira.

Udalak, Bilbao Kirolak organismoaren bitartez, 260.000 euro baino gehiago gastatu ditu eraikin berri honetan.

Artxandako udal futbol zelaian 600 futbolari baino gehiago eta Bilboko bi klub entrenatzen eta lehiatzen dira: Moraza K.E, La Merced K.B eta Bilboko Begoñazpi-Merced. Talde horiek izango dira azpiegitura berriaren onuradun, eta orobat Bilbao Kirolak organismoaren bitartez erreserba egiten duten erabiltzaileak.