NAIZ

Alde Zaharreko Gazte Eguna ospatuko dute larunbat honetan

Larunbat honetan, ekainak 22, Gazte Eguna ospatuko dute Bilboko Alde Zaharrean. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Kalejira, bazkaria, jolasak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Konponketa obrak direla eta, 7katu gaztetxea ez da zabalik egongo.

Alde Zaharreko Gazte Eguna 2019.
Alde Zaharreko Gazte Eguna 2019.

‘Arrakalak lehertuz gazteon indarra piztu!’ lelopean ospatuko dute Bilboko Alde Zaharreko IV. Gazte Eguna larunbat honetan, ekainak 22. 11.00etan 7katu gaztetxeko plazatik jaurtiko duten txupinak emango dio hasiera egunari.

11.30etatik aurrera kalejira aldarrikatzailea egingo dute auzoko kaleetatik, baina egitarauan pausa bat egingo dute G7aren kontrako manifestazioarekin bat egiteko Arriaga plazan. G7 EZ! Plataformak antolatutako manifestazioa Estatu frantsesaren kontsulatutik (Iparragirre kalea, 26) hasiko da 12.30etan.

15.00retan, bazkaria egingo da, tiketak Errondabide eta Adaxka kultur elkarteetan daude salgai. Bazkalostean jolasak antolatu dituzte Zazpikaleetatik, eta 19.00etan ‘buflepoteoa’ egongo da. 20.00etan 7katuko plazak eguneko ekitaldi nagusia hartuko du. Iluntzean Bilboko punk-rock talde gazteak kontzertua eskainiko du plazan eta azkenik Mendi Sound-ek itxiko du jaia Errondabiden.

Aurreko urteetan bezala, larunbat honetan 7katu gaztetxea ez da Gazte Egunean zehar zabalik egongo. Izan ere, oraindik duela hiru hilabete hasitako konponketa obrekin daude.

Bestetik, ostegunean, ekainak 20, SOS Alde Zaharra plataformak kalejira antolatu du ‘Auzoan bizi nahi dugu’ lelopean.