NAIZ

Inbertsio arduratsuaren etorkizuna aztertuko dute Biscay ESG Global Summit-ean

Mundu osoko 20 aditu baino gehiago elkartuko dira asteazken hontan Euskalduna jauregian inbertsio arduratsuaren gako eta etorkizunaz eztabaidatzeko. Ingurumen eta gizarte irizpideak eta gobernu onaren irizpideak erabiltzen dituen inbertsioa da ESG delakoa.

Bizkaiko Aldundiak antolatu du Biscay ESG Global Summit Euskaldunan.
Bizkaiko Aldundiak antolatu du Biscay ESG Global Summit Euskaldunan.

Euskalduna jauregian Biscay ESG Global Summit-aren hirugarren edizioa ospatuko da asteazken honetan. Topaketak 300 pertsona baino gehiago bildu ditu, ESG inbertsioaren gakoak eta etorkizuna aztertzeko, hau da, ingurumen eta gizarte irizpideak eta gobernu onaren irizpideak erabiltzen dituen inbertsioaren gakoak eta etorkizuna aztertzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Deusto Business Schoolen eta Fineco-Kutxabank Banka Pribatuaren lankidetzarekin antolatuta, ekitaldia Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementariak inauguratu du, eta Estatu espainiarreko Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberaren parte-hartzea izan du.

Amaiera arratsaldeko 18.00ak aldera izango da, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailburu Pedro Azpiazuren eskutik.

Unai Rementeriak azpimarratu du bere helburua dela Bizkaia erreferentziazko lurralde bihurtu dadila ESG mugimenduarentzat, horixe baita Biscay ESG Global Summitaren arrazoi nagusia.

Alde horretatik, adierazi du «orain dela hiru urte bide horren alde azaldu ginela, hortik ibiltzen zirenak oso gutxi zirenean. Gehiago aurreratu nahi izan genukeen, baina bidean jarraitzen dugu, bide egokia dela sinetsita».

Batzarraren hasieran, gainera, Rementeriak azpimarratu nahi izan du oso harro dagoela edizio honetara etorritakoen artean «Europan eta munduan arrakasta profesionala lortu duten bizkaitarrak» daudelako. Bere esanetan, konbentzituta dago arrakasta lortzen dutela «lur honetako balio komunei esker, hala nola lana, zintzotasuna eta emandako hitza». Hori ESG kontzeptuarekin ere lotu du.

Egun osoan zehar, mundu osoko 20 aditu baino gehiago elkartuko dira goi bilera honetan.