NAIZ

Retro Clásica Bilbaok Citroën, Ossa, Mini eta Seat 1430 omenduko ditu aurtengo edizioan

Retro Clásica Bilbaok bere 9. edizioa ospatuko du azaroaren 15etik 17ra BEC-en. Programa zabla izango du aurten eta besteak beste, Retro Clásica Bilbaok Citroën, Ossa, Mini eta Seat 1430 omenduko ditu.

Bilboko Retro Clásica azokaren 9. edizioaren aurkezpena.
Bilboko Retro Clásica azokaren 9. edizioaren aurkezpena.

Bilboko Retro Clásica Azokaren 9. edizioa izango da datorren ostiraletik igandera arte Barakaldoko BEC-en. Programa zabala eta anitza eskainiko du: omenaldiak, erakusketa bereziak, mahai-inguru bat eta Motorshow lehiaketa tradizionala.

Programatutako jardueren artean nabarmentzekoak dira Citroënen mendeurrenaren ospakizuna. Bertan, balio handiko piezak ikusi ahal izango dira, hala nola 1923ko 5CV bat, 1924ko B12 bat eta 1928ko B14 bat, guztiak fabrikatzaile frantsesak egindako lehenengo modeloak. Hilak 16an, larunbata, eguerdiko 12:30tan, Citroën Montañero ibilgailuaren inguruko hitzaldia egingo da. Auto honek Gorbeia mendia igo zuen lehenengoz 1924. urtean Emilio Álavaren eskutik. Ekintza horiek guztiak Euskadiko Citroenaren Lagunak elkarteak eskainiko ditu.

Azokak Seat 1430 autoaren 50. urteen inguruko gune berezia ere izango du. Han ikusi ahal izango ditugu 70eko hamarkadan espainiar ugari erakarri zituen modelo horren hainbat unitate, Club Nacional Seat 1430, 124 y 124 Sport taldearen laguntzari esker.

Horrez gain, Miniaren 60 urteak ospatuko dira. Bertan erakusgai egongo dira 1963ko Morris Mini Minor MK1 bat, Espainiako zaharrenetako bat, 1967ko Austin Mini Countryman MK1 bat edo 1969ko Authi Mini Morris 1000S Mk2 bat, Nafarroan egin ziren lehenetako bat, besteak beste, Club Mini Bizkaiaren laguntzarekin.

OSSA markak ere zaleen begiradak erakarriko ditu, sortu zenetik 70 urte igaro direla ospatzeko stand monografiko bat jarriko duelako. Han ikusi ahal izango dira, Plentziaclassic elkartearen laguntzarekin, markako motozikleta aukera aparta, non zale guztien gozamenerako, hamabost bat unitate erakutsiko dituen. Horien artean, Sport, Dessert, Super Pioneer, Copa, Pepsi, Urbe edo Yankee modeloak izango ditugu.

Beste eremu interesgarri batean CMV- Torre Loizaga museoaren roadster hautespen bitxi bat egongo da. Han ikusgai egongo dira garai desberdinetako zenbait modelo, besteak beste, Rolls Royce Phantom I Springfield Sedanca Landauletta (1929) bat, Jaguar E-Type 4.2 (1970) bat, MG TF 500 (1955) bat, edo Austin Healey MK 3000 III (1965) bat.

Horiek guztiak bisitatu ahal izango dira ostiralean 16:00-21:00 bitartean, larunbatean 10:00-21:00 bitartean eta igandean, 10:00-20:00 bitartean.

Motorshow-aren edizio berria

Bilboko Motorshow Retro Clásicaren edizio berriak ostiralean izango ditu entrenamenduak; larunbatean, erakusketak; eta igandean, lehiaketa izango da, 15:00etatik 19:00etara (finala 19:30etarako dago programatuta).

Aurten estatuko hainbat txapeldunek hartuko dute parte, besteak beste Joseba Iraola, Iñaki Alberdi edo Yaiza Hermosilla, proba autonomikoetako beste txapeldun batzuez gain. Autoen artean bat nabarmentzen da, Porsche 997 GT3 berria, hain zuzen ere, egungo Mendiko Espainiako txapeldunaren kotxea; baina motorsportaren modelo klasiko ugari egongo dira.

Sarrerak 10 eurotan salduko dira eta 6 eurotan ibilgailu klasikoarekin etorriz gero. 10 urtetik beherakoen sarrera dohainik izango da. 1 euroko deskontua izango dute, metatu ezingo dena, Gazte Txartela edo Ikea Family Txartela dutenek, RACVN bazkideek eta Hirukide-ren bazkideek.

Antolatzaileek milaka zaleturen bisita espero dute eta, horretarako, zerbitzuak hobetu dituzte, adibidez, klasikoen aparkalekurako sarrera linean erosi ahal izatea, edo larunbatean BECen beste pabiloi bat gaitzea, 25 eta 29 urte bitarteko ibilgailuentzat.