Asier ROBLES

Koronabirusaren aurrean, zaintza sareak antolatu dituzte Bilboko hainbat auzotan

Koronabirusak eragindako egoera ezegonkorraren testuinguruan eman daitezkeen zaintzen gabeziei aurre egiteko, hainbat herritarrek zaintza sareak antolatu dituzte Bilboko hainbat auzotan. Alde Zaharra, Santutxu, Deustu, Indautxu, Irala, Uribarri, San Inazio...

Koronabirusaren aurrean, zaintza sarea Deustun.
Koronabirusaren aurrean, zaintza sarea Deustun.

Koronabirusaren krisiak sortutako egoeraren aurrean herritarren arteko zaintza bultzatzeko sareak sortzen ari dira hainbat auzotan. Besteak beste, Alde Zaharra, Santutxu, Deustu, Indautxu, Basurto, Irala, Uribarri, San Inazio...

Helburu nagusia adineko pertsonen zaintza bermatzea eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak laguntzea da. Hainbat eginkizun aurreikusi dituzte: Erosketak egitea, umeak zaintzea, anbulategietara laguntzea...

Sare hauek telefono ezberdinak edo emailak eman dituzte. Laguntzaren bat behar duen jendeak telefono horretara deitu dezake, eta boluntarioetako bat berarekin kontaktuan jarriko da.

Herritar askok haien burua eskaini dute boluntario gisa. Horretarako hainbat irizpide bete behar dira: Sintomari ez izatea, arrisku-taldeko kidea ez izatea, arrisku-taldeetako kideak etzean ez eukitzea...

Kontaktuak

Hauek dira kontaktuak: Deustukoa 692 573 793, 688 690 903 eta deustuauzolanean@gmail.com; Indautxu eta Basurtokoa 688 865 097; Alde Zaharrekoa 605 814 339; Iralakoa 634 430 221, 609 280 990 eta iralakojaibatzordea@gmail.com; Uribarri, Kastaños eta Zurbaranekoa 944 456 714 eta uribarriauzolanean@gmail.com; Santutxukoa santutxuzainza@gmail.com; eta San Inaziokoa errondokoae@gmail.com.