NAIZ

EH Bilduk Bilboko markesina berrietako karteletan euskara errespetatzea eskatu du

Bilbobuseko markesina berriek hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituzten aztertzeko eskatu dio EH Bilduk euskara sailari. Halaber, Berdintasun Sailari eskatu dio markesinak genero eta segurtasun ikuspegitik egokiak diren aztertzeko.

EH Bilduko zinegotziak Deustuko Unibertsitateko markesinan.
EH Bilduko zinegotziak Deustuko Unibertsitateko markesinan.

Udala Bilbobuseko markesina zaharrak ordezkatzen ari da uztailetik, eta abendurako 250 markesina berriak jartzen amaituko duela dirudi.

Honen haurrean, herritarrengandik hainbat kexa eta gomendio jaso dituztela adierazi du EH Bilduk eta horietako asko hizkuntza-tratamenduari buruz izan direla. «Kaleko plakek hizkuntza-eskubidea nahiko ondo errespetatzen dituzten bitartean, markesina berriek ez. Atzera goaz, ez aurrera», dio koalizio soberanistak.

Adibidez, Deustuko Unibertsitatearen aurrean dagoen markesinan ‘Universidad de Deusto’ jartzen du bakarrik. Era berean, Kale Nagusi osoan ‘Gran Vía’ jartzen du ere. Gauza bera gertatzen da Zumalakarreri Etorbidearenik, ‘Avenida Zumalacárregui’ soilik jartzen baitu.

Horregatik, Mugikortasun Sailak Euskara Sailari edo zuzenean Euskaltzaindiari gomendioen txosten bat eskatzea eskatu du EH Bilduk.

Urriko Osoko Bilkurarako koalizio soberanistak aurkeztutako mozioan markesinetan kaleen izenak jartzerako orduan kale-izendegiaren izen zuzena erabil dadila eskatuko du.

Era berea, markesina berrien publizitate-panel handiek puntu itsuak sortzen badituzte aztertu egin behar dela adierazi du. Berdintasun Arloarekin eta Mugimendu Feministarekin elkarlanean markesinak genero eta segurtasun ikuspegitik egokiak diren aztertzeko eskatuko du EH Bilduk Osoko Bilkuran.