NAIZ

Artxandako funikularraren zerbitzua berriz hasiko da

Artxandako funikularraren zerbitzua berriro hasiko da ostegun honetan, errailetan eta tunelean egin diren lanak bukatu ondoren.

Artxandako funikularra.
Artxandako funikularra.

Azaroaren 7tik, funikularra itxita egon da tunelean erraila konpontzeko, oinarriko hormigoi armatua eta trenbideko finkatze- eta ainguratze-sistemak barne.

Funikularra berriro hasiko da martxan, astegunetan 07.15ak eta 22.00ak bitartean eta jaiegunetan 08.15ak eta 22.00ak bitartean. Udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila), 23.00ak arte luzatzean da zerbitzua.