NAIZ

Bilbo Zaharreko muralak

Bilboko Udalak uriko horma-arte publikoaren lehen katalogoa argitaratu du. Era askotako estilo eta gaiak lantzen dituzten hogei lan aukeratu dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako fatxadetan daudenak.

Bilboko muralen planoa.
Bilboko muralen planoa.

Bilboko Hormetako Arte Publikoaren lehen katalogoa aurkeztu du Udalak eta bertan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleetan dauden hogei mural jasotzen dira. Bidea Urazurrutia kalean hasten da, Iturburu eta Bilbo Zaharretik jarraitzen du San Frantziskorantz, eta Mariaren Bihotza plaza eta Gorte, Kontzezio eta Olano kaleak zeharkatzen ditu Mena kalera iritsi arte.

Datorren astelehenean, abenduak 5, doako bisita gidatuen programa bat jarriko da abian urtarrilaren 28rarte.

Bilboko Udalaren Kultura Saileko zinegotzia den Nekane Alonsoren hitzetan, «Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako bazter eta fatxadak apaintzen dituzten lanen kopurua eta kalitatea kontuan hartuta, leku horiek ez dira Berlin, Londres edo Bruselas hirietako beste gune batzuk baino gutxiago, horiek jotzen baitira nazioarteko arte urbano muralaren meka handiak».