NAIZ

Indarkeria matxistaren kontrako gabarra

Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira, 140 emakumek gabarra batean egin zuten Portugaletetik Bilboko Itsas Museorarteko bidea. Ekimenarekin agerian utzi nahi zuten «erakundeetatik genero-diskriminazioa eragiteko dauden mekanismo subliminalak».

Gabarra feministan parte hartu zuten emakumeak. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Gabarra feministan parte hartu zuten emakumeak. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

A Plataformak komunikabideetara bidalitako oharrean azaltzen duenez, indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, gabarra bat ateratzea erabaki dute «erakundeetatik genero-diskriminazioa eragiteko dauden mekanismo subliminalak» agerian uzteko. Athleticen emakumeen taldeak liga irabazi ostean gabarraren inguruan izandako polemika aipatzen dute adibidetzat.

140 emakumek parte hartuko zuten ekimenean eta Portugaletetik Bilboko Itsas Museorarte bidea egin zuten. Ondoren, Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, Arriagatik aterako den manifestazioan parte hartu zuten.