NAIZ

Meatzaleak: Bilbo, euskara, kultura eta historia hizpide Azkuna Zentroan

Leire Palacios kazetariak aurkeztu eta gidatuko du datorren urtarrilaren 18tik aurrera kultur adierazpide askotariko sortzaileekin antolatu dituzten hitzaldiak. Fermin Muguruza, Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla, Ander Gortazar eta Leire Milikua arituko dira.

Meatzaleak egitaraua gaur goizean aurkeztu dute.
Meatzaleak egitaraua gaur goizean aurkeztu dute.

Azkuna Zentroan burutuko den Meatzaleak ekimenaren egitaraua aurkeztu dute. Bilbo, Euskal Herria eta munduari buruz mintzatuko dira kultur adierazpide askotariko sortzaileak.

Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak, bertsolaritza izango dituzte berbagai, hilean behin, urtarrilaren 18tik aurrera asteazkenero.

Fermin Muguruza izango da lehen parte hartzailea 18an. Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla, Ander Gortazar eta Leire Milikua ere izango dira Azkuna Zentroan.

Hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatuko dituzte, beti ere hizlarien eta ikusentzuleen arteko elkarreragina sustatzeko xedez. Leire Palacios kazetaria izango da saio guztietan aurkezle eta gidari.